XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1596ko ekainean bere nagusiek Japoniara bidali zuten untzi portugaldar batetan. Hilabete gutxi batzu lehenago, anai Pedro Bautista Japoniako komisari eta enbaxodorearen eskariz, Filipinetako ministro probintzialak lau fraile frantzizkotar bidali zituen Japoniara: anai Jeronimo de Jesus, anai Andres de San Antonio, anai Marcelo de Ribadeneira, anai Martin oso gertutik ezagutu zuena, eta bidean komisari lanak egin zituen anai Agustin Rodriguez.

Azken hau gaixotasun sendaezin batek jo zuen eta inolako lanetarako gauza ez zela utzi; anai Andres de San Antoniok, bestalde, heriotza aurkitu zuen. Anai Pedro Bautistak gertatutakoaren berri anai Juan de Garrovillas probintzialari eman zionean, honek anai Martin eta anai Francisco Blanco euren ordez joan zitezen agindu zuen.

Nagasakira heldu ziren eta egun batzu egin zituzten bertako burua zen anai Jeronimo de Jesusen etxean. Segidan, Meacora (gaur egungo Kyoto) zuzendu ziren anai Pedro Bautista komisariaren esanetara jartzera. Merezitako atsedenalditxo baten ondoren, urte hartako urrian, anai Martinek Usacara (gaur egungo Osaka) jo zuen komisariaren laguntzarekin.

Anai Francisco Blanco, aldiz, Meacon geratu zen. Usacan eliza bat eraikitzea beharrezkoa zenez, horren ardura anai Martinen gain utzi zuen anai Pedro Bautistak. Langintza horretarako, lehenik eta behin, anai Leon eta zenbait japoniar kristauen laguntzarekin Belengo komentua eraiki zuten.